Estadio Vital Fundazioa ekimenez sortu zen, 1983an, eta helburua zen, Vital Banku Fundazioak kirolaren kultura eta aldizka jarduera fisikoa egitea sustatzeko duen konpromisoa azaltzea.
Fundazioaren asmoa kirol-gune bat izateaz harantzago doa, eta nahi du, antolaera-eredu gisa aitortua izan, kirol jasangarria sustatzen duelako, jasangarria bai gizartearentzat, bai ekonomikoki eta bai ingurumenarentzat.
Fundazioaren baliabide nagusiak dira, bertan lan egiten duten pertsonak eta Gasteizko Cervantes ibilbidean dauzkan kirol- eta gizarte-instalazioak, "Estadio" izenez ere ezagunak, zeintzuk denboraren buruan erreferentziazko leku bilakatu baitira, Hirian kalitatezko kirola egiteari dagokionez, jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko eta esparru horretan gogoeta egiteko plataforma bat izateaz gain.
Halako elkargune bat non, praktikatzea eta kirolarekin eta horren inguruko munduarekin sentsibilizaturik dauden ahotsen kezkak, iritziak eta egitasmoak biltzen baitira.