Hur-hurrean dugu uda. Agian, pentsatzen arituko zara nola antolatu zure seme edo alabaren egunerokoa, uda ondo zainduta, konpainia onean eta konfiantzazko ingurune batean dibertituz, jolastuz eta mugituz goza dezan.
Oraindik plaza libreak daude haurrentzako/junior ikastaroetan/jardueretan. Kontsultatu App berria denbora errealean eskuragarri dagoen, eta gogoratu zure taldea osorik dagoela; itxaron zerrendan eman dezakezu izena.
Uda honetan ere, badatoz Estadiora Udako ludoteka, Kirola Euskaraz eta Sport & English, berrikuntza batzuekin; bai eta haurrentzako beste jarduera batzuk ere, Estadion uda goza dezaten.
Seme-alabak asteko goizetan olgatzea nahi baduzu, hemen dituzu:
- Udako Ludoteka (3 - 5 urte bitartekoentzat): astegunetan, astebeteko txandetan, 9:00etatik 14:00etara, 2018tik 2020ra bitartean jaiotakoentzat.
- Kirola Euskaraz (5 - 8 urte bitartekoentzat): astegunetan, astebeteko txandetan, 9:00etatik 14:00etara, 2015etik 2018ra bitartean jaiotakoentzat.
- Sport & English (8 - 12 urte bitartekoentzat): astegunetan, astebeteko txandetan, 9:00etatik 14:00etara, 2011tik 2015era bitartean jaiotakoentzat.
Astebeteko 7 txandarekin (jantoki zerbitzuaren aukerarekin, 15:30 arte):
ekainaren 26tik 30eraino; uztailaren 3tik 7raino; uztailaren 10etik 14raino; uztailaren 17tik 21eraino; uztailaren 26tik 28raino; uztailaren 31tik abuztuaren 4raino; eta abuztuaren 28tik irailaren 1eraino.
Gainera, haurrentzako eta juniorrentzako beste jarduera hauetan parte hartzera anima zaitezke: Erraketa Campusa, Igeriketa Eskola, Euskal Pilota Campusa, Juniobox, Junior Igeriketa, Padela, Parkourra, Gurpil-lerroko Patinajea, Tranpolin Jauziak, Skatea eta Hondartza Boleibola.
Adi! Izena emateko sistema berria:
Edozein ikastarotan aurretiko izen-ematea egiteko epea maiatzaren 1etik 14ra bitartean da, eta sortu berri dugun Estadio Vital Fundazioa aplikazioa erabili behar duzu.
Ikastaro guztietarako, zozketa egingo da maiatzaren 16an, 16:00etan.
Deskarga ezazu aplikazioa, eta kontsulta itzazu aurretiko izen-ematea egiten laguntzeko esteka hauek:
- Bideoa
- Argibideak
Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak Estadio Fundazioaren fitxategietan sartuko direla (helbidea: Cervantes ibilbidea, 20. 01007 Gasteiz), eskatzen dituzun zerbitzuak behar bezala egin ahal izateko eta zuri arreta pertsonalizatua eskaini ahal izateko. Horretarako, gure zerbitzu eskaintza aztertu eta hobetzeko iritzi eta gogobetetze inkestak egingo ditugu. Berariazko baimena ematen duzu, zure datu pertsonalak Vital Kutxaren fundazioei laga diezazkiegun (cajavital.es webgunean ageri dira), bai eta erakunde publiko nahiz pribatuei ere, ezinbestekoak direnean gurekin lotzen zaituen erlazioa garatu eta betetzeko, edota hori nahitaezkoa denean kasuan kasu aplikatzekoak diren legezko betebeharrak betetzeko, betiere legedian ezarritako berme guztiekin. Datu horiek eguneratuta mantendu behar dituzu, Fundazioari lehenbailehen jakinarazita datu horietan izandako edozein aldaketa.
Berariaz baimena ematen duzu, Fundazioak Estadioren barruan nahiz kanpoan berak kudeatutako edo koordinatutako jarduerei buruz egiten dituen erreportajeetan ager zaitezen, eta erreportaje horiek zabalkunde orokorreko hedabideetan argitara daitezen, bereziki Fundazioaren fundacionestadio.com webgunean, Fundazioaren aldizkarian eta Fundazioaren jarduera programan, bai eta beste hedabide batzuetan ere, elektronikoak edo bestelakoak, Fundazioari lotuak (Youtube, Vimeo...). Era berean, onartzen duzu Estadio Fundazioak irudiak lagatzea irudi horiek tratatzeko interes legitimoa duten erakundeei nahiz partikularrei.
Izena ematean bestela adierazten ez baduzu, zure datu pertsonalak erabiliko ditugu, orobat, gure zerbitzuak, albisteak, agendak... zuri jakinarazteko, eta zuri bidaltzearren, baita bide elektronikoetatik ere, zure behar eta nahiei egokitutako sustapen informazioa.
Jakin ezazu zure datuei dagokienez eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezula. Horretarako, jo ezazu fitxategiaren arduradunarengana (Estadio Fundazioa. Cervantes ibilbidea, 20. 01007 Gasteiz), zure eskaera idazkia papereko postaz bidalita edo Fundazioaren egoitzara ekarrita. Eskaera idazkian, informazio hau jarri behar duzu: izen-abizenak, bizilekua, eskaera, zure nortasun agiriaren kopia, data eta sinadura.