Estadio online | ES | EUS
Menu

Udako ordutegiak

Udako ordutegiak
Ekainaren 4an (larunbata) abiatuko da uda Estadion, estalpetik kanpoko igerileku guztiak irekiko baitira, Estadio osoa gozatzeko. Udako instalazio eta zerbitzuak, ordutegi aldaketa batzuk, berrikusketak... Kontsulta itzazu hemen udako ordutegiak.

Ekainaren 4tik aurrera, bainatzeko irekita izango dituzu estalpetik kanpoko igerilekuak: familiena, haurrena eta tranpolinetakoa. Udan, Estadioko instalazio eta zerbitzu guztiak daude erabilgarri. Batzuk orduantxe agertzen dira, beste batzuk ordutegiz aldatzen dira edo egun batzuez ixten... Kontsulta itzazu hemen aldaketak, arazoak saihesteko:

IGERILEKUAK:
- Kanpokoak (familiena, haurrena eta tranpolinekoa): ekainaren 4tik irailaren 11ra.
. Familiena: 7:30etik 21:30era; asteburu eta jaiegunetan, 8:00etatik (irekitze ordutegi berezia, 12:00etatik 20:00etara, apirilaren 28tik ekainaren 3raino eta irailaren 12tik urriaren 12raino).
. Tranpolinekoa 10:00etatik 21:30era.
. Haurrena: 10:30etik 21:00etara.

- Estalpekoak:
. Estalia (25 metrokoa eta irakaskuntzakoa) eta aldagela: astegunetan 07:00etatik 21:30era, asteburuetan 08:00etatik 21:30era, eta igande-jaiegunetan (uztail-abuztuetan) 14:30 arte. Abuztuaren 1etik 15era itxita, urteroko ikuskatzea egiteko.
. Gazteentzakoa: astegunetan 09:00etatik 21:30era, asteburuetan 13:00etatik 20:00etara. Abuztuaren 1etatik 15era, igerileku estalia itxita dagoelako, astegunetan 07:00etatik 21:30era, asteburu-jaiegunetan 08:00etatik 21:30era. Irailaren 16tik 30era itxita, urteroko ikuskatzea egiteko.

TERRAZAK/SOLARIUMAK: 10:00etatik 21:30era, apirilaren 28tik urriaren 12raino, eta hamaka pertsonalik gabe:
- Igerileku estaliaren eraikinean (1. solairua).
- Gazteen eraikina (2. solairua): 18 urtetik gorakoentzat soilik.

ALDAGELAK: irekita, 21:50 arte. Igerileku estaliko aldagelak itxita izango dira abuztuaren 1etik 15era, eta gazteen eraikinekoak irailaren 16tik 30era, urteroko ikuskatzea egiteko.

SAUNA ETA HAMMAM BAINUAK: astelehenetik larunbatera 21:30 arte, eta igandeetan 14:30 arte. Abuztuaren 15etik 24ra itxita, urteroko ikuskatzea egiteko.

GIMNASIOA ETA BOULDERRA: uztail-abuztuetan astegunetan 21:30 arte, eta asteburu-jaiegunetan 14:30 arte. Abuztuaren 1etik 15era itxita, urteroko ikuskatzea egiteko.

Fit & Wellness zerbitzua: uztailaren 31 arte eta irailaren 1etik aurrera, ohiko ordutegia izango da: astegunetan 21:30 arte, eta asteburu-jaiegunetan 14:00 arte. Abuztuko igande eta jaiegunetan, itxita. Andre Maria Zuriaren jaietako ordutegia 9:00etatik 14:00etara izango da.

OSTALARITZAK ere aldatuko ditu ordutegiak egun horietan:
Kafetegia eta terraza, 21:55 arte (goza ezazu freskuraz gosari, aperitibo, ogitarteko hotz eta kafeetarako). Jatetxea, otordu on baterako, ospakizun handietarako aproposa. Buffeta, aire zabaleko formula azkarra, plater solte eta errazioetarako aproposa. Oilasko erretegia eta bokatategia, 13:00etatik 16:00etara . Kioskoa, 12:30etik 20:00era, igerilekuko egunetan (aperitiboa, freskagarriak, snackak eta izozkiak). < b>Estadio Trena, 12:00etatik 20:00etara (freskagarri, izozki, txutxe, snack nahiz opil sorta handiarekin). Vending osasungarriak eraikin bakoitzean. Eta kanpoko piknik jantokiak.

Aholkuak: Ez itzazu okupatu ostalaritza zerbitzurako erreserbatutako altzariak (kafetegian, terrazan eta buffetean). Kafetegian, beti oinetakoak jarrita eta soina estalita (ez ezazu ekarri zeure janari eta/edo edaririk); eta jatetxean, gainera, izan ezazu arropa lehorra jarrita (ekainaren 1etik irailaren 30era, abonatuentzat soilik). Ez ezazu atera baxera edo beirateria ostalaritza eremuetatik; eta okupa itzazu piknik jantokietako mahaiak soilik behar dituzunean. Gomendatzen dizugu puntako orduak saihestea, eta kanpoaldeetan erabili eta botatzeko baxera eskatzea.

Estadio zure etxea da, lagundu ondo zaintzen!