Estadio online | ES | EUS
Menu

GAP

GAP
Landu itzazu zure ipurmasailak, abdominalak eta hankak, indartu daitezen, tonifikatu daitezen... eta bizimodu sedentarioaren ondorioak minimizatu ditzazun.

IAH akronimoa entrenamendu-sistema bat izendatzeko baliatzen da; zehazki, bera definitzen duten hiru hitz hauen bidez dago osatuta: Ipurmasailak, Abdominalak eta Hankak.
23-04-09_GAPfotos628.jpg

IAH egitea ariketa multzo batekin jardutea da; ariketa horiek gorputzaren aipatu hiru lekuak indartzea eta suspertzea dute helburu, zeren gehienetan beraiek izaten baitira egoneko bizimoduaren eragina jasaten dutenak. Sarri gertatzen da koipeak leku haietan metatzea —bereziki, emakume batzuen kasuan—, eta haiek entrenatu ezean sortzen diren arazoak dira: azal biguna, zirkulazio txarra eta tonu-galtzea.

Arazo horiei aurre egiteko sortu dira IAH ariketak. Gure gorputza gerritik behera lantzeko modu berri bat, eta emaitzak oso onak izaten dira haiek egiten dituzten pertsonengan.

IAH saio baten egitura beste jardueren eskema berari jarraitzen zaio: gorputza aktibatzeko eta prestatzeko berotu ondoren, leku bakoitzari lotutako zenbait ariketa egiten dira, ipurmasailak, hankak eta abdominalak suspertzea helburu, gero luzatze- eta erlaxazio-ariketekin bukatzeko. Saioak taldean dira eta osagarri ona dira beste jarduera kardiobaskular batzuentzat, aerobik edo step, besteak beste.

Hasieran IAH pixka bat gogor egin daiteke, ze oso ariketa fokalizatuak dira, gure eguneroko bizitzan gutxi erabiltzen ditugun giharrak lantzen baitituzte; baina aste gutxiren buruan nabaritzen dira emaitzak: ipurmasailak definituagoak, hankak sendoagoak eta, lan kardiobaskularrarekin konbinatuta, sabel zapalagoa.

Udan: Uztaileko eta iraileko astelehen eta asteazkenetan, 9:30ean, 16:30ean eta 20:00etan, Studio 3 aretoan, 50´-ko saioetan.