Estadio online | ES | EUS
Menu

Haurdunentzako gimnasia, erditu aurretik eta ondoren

Haurdunentzako gimnasia, erditu aurretik eta ondoren
Erditzea prestatzen du, eta gero zure onera itzultzen laguntzen dizu, adituen esku onenetan haurdunaldiko ziklo bakoitzaren beharretara egokitutako ariketa seguru eta eraginkorrerako programa baten bidez.

Udan:
Erditze aurreko ikastaroa: Uztaileko eta iraileko astelehen eta asteazkenetan, 19:30ean, Bizkarreko Eskola aretoan, 50 minutuko saioetan
Erditze ondorengo ikastaroa: Uztaileko eta iraileko astelehen eta asteazkenetan, 18:00ean, Bizkarreko Eskola aretoan, 50 minutuko saioetan

Helburu orokorrak
Komenigarria da haurdunaldian jarduera fisikoren bat egitea, giharrak indartzen eta erlaxatzen laguntzeko. Aholkatzen diren tekniketako bat Pilates metodoa da, ezen oreka estimulatzen du mugimendu naturalaren eta arnasa egokiaren bitartez.
Lan hori haurdunaldiaren hiru zikloak bereizita eta bakoitzari berez dagozkion beharrizanak errespetatuta egiten da.
• Jarrera-giharrak lantzea, egonkortasun zentrala eta pelbis-zoruaren indarra hobetzeko.
• Muskulatura abdominala lantzea, gorputzari berme sendoagoa eskaini diezaion eta bizkarrezurra luzatu ahal dadin.
• Indar- eta suspertze-ariketak egitea, haurdunaldiaren zikloari egokitutakoak, aldi horretan jarrerak aldatzean izaten diren minak eta eragozpenak arintzeko.
• Odol-zirkulazioa eta –fluxua hobetzen dituzten ariketak lantzea.
• Ondorio erlaxagarri eta lasaigarriak sortzen dituzten arnas ariketak garatzea, erditzearen unea prestatzeko.

Eduki espezifikoak
• Pelbiseko ariketak, pelbis-zorua suspertzeko.
• Abdomena jarrera desberdinetan egonkortzea
• Pelbisa eta gerrialdea egonkortzea
• Inguru eskapularra ( (bular-hezurra, lepauztaiak eta sorbalda-hezurrak) egonkortzea
• Orno zerbikalak luzatzeko ariketak
• Arnasaren elementu espezifikoak.