Estadio online | ES | EUS
Menu

Estadion, tabakorik ez

Estadion, tabakorik ez
Adikzioak eta Droga Menpekotasunak Osotara Artatzeko 1/2016 Legeak debekatu egin du tabakoaren publizitatea, sustapena, hornidura, salmenta edota kontsumoa egitea kirol instalazioetan...

Adikzioak eta Droga Menpekotasunak Osotara Artatzeko 1/2016 Legeak debekatu egin du tabakoaren publizitatea, sustapena, hornidura, salmenta edota kontsumoa egitea kirol instalazioetan, haur jolastokietan eta aisiarako guneetan (hala ere, onartzen du kontsumoa gune horien aire zabaleko eremu gaituetan).

Ondorioz, Estadion, kirol instalazioa denez, bai eta haur jolastokiak dituen aisiarako edo olgetarako gunea ere, erretzea baimendutako eremu bakarra dugu: udako buffet plazako ostalaritza espazioaren ondoan dagoen eremua (mugatua eta seinaleztatua), betiere bazkaltzeko ordutegitik kanpo (13:00etatik 16:00etara) eta pertsonen artean 2 metroko distantzia gordeta.

Espero dugu guztion laguntza izango dugula aurrerantzean ere.