Estadio online | ES | EUS
Menu

Irailak 3: Haurrentzako jaia

Irailak 3: Haurrentzako jaia
Iraileko lehen larunbatean, Estadion dagoeneko tradizio bihurtu denez, haurrentzako jaia ospatuko dugu, ukitu bereziarekin: puzgarriak, piraguak, lantegiak, urpekaritza, kalegirak, magia, kontu kontalariak, berbena...

Irailaren 3an, larunbata, 11:00etatik aurrera, haurrentzako jaiaren agertokirik hoberena izango da Estadio. Urtero gaiak aldatzen dira, programazio zabala izanik (jokoak, lantegiak, kirolak, ikuskizunak...) eta, bukaeran, askaria eta berbena, Estadioko txikitxoenei gozarazteko, haien udaldiari ia amaiera emanez, ikastetxera itzultzeko ordua hurbiltzean.

Haurrentzako jaiaren giroa ikusgai duzu itzazu aurreko ekitaldi bateko bideo honetan eta 2013ko jaiko 2018 argazki sailan

Parte har ezazu Argazki Digitala eta Mugikorra lehiaketan!

Haurrentzako Festak dakartzan gorabeherak
-Gazte igerilekua itxita egongo da egun osoan. Igerileku estalia erabili ahalko duzu.
- Ikasketa gela, Gazteen eraikinean, itxita egongo da 15:00etatik 22:00etaraino.
Gainera, bereziki eguraldi eguzkitsua baldin bada, kontuan izan ezazu familia igerilekua, tranpolinaren igerilekua eta familia nahiz ahur igerilekuetako zelaiak hartuta egongo direla, festako animazioekin.

Hauxe da eguneko programazioa:

11 h Uretako parkea puzgarriekin, padelsurfa eta urpeko igeriketa... familia, tranpolin eta gazte igerilekuetan; puzgarriak diren Bufalo Bill, Mendiko Txirrista eta Sheriff (5 urtetik beherakoentzat gomendatua) eta Munduko Jolasak haur eta familiaren igerilekuen zelaietan; zezen mekanikoa eta hipodromo puzgarria (8 urtetik gorakoentzat gomendatua) tenis pistan; eskalada kanpoko boulderrean; eta familian jolasteko txokoak (5 urtetik beherakoentzat gomendatua) sarrerako agoran, 13:45ak arte.
11:30 h Txupinazoa eta ‘Se busca’ kalejira Tornado Neska eta Jhony Bizkorra-rekin, eta buruhandiak.
11:45 h Parte hartzeko Horma, eta tailerrak: lepokoak eta eskumuturrekoak, euri-makila eta piruleta, zaldiak, bakeroren txanoa eta indiaren koroa, totem, eta makillatzeko eta ilea apaintzeko gailuak gazte eraikinaren aurrean, 13:45ak arte.
13:30 h ‘Se busca’ kalejira eta buruhandiak, tranpolin jauzien erakustaldia eta ‘Billy, el vaquero saltero’ jauzia, tranpolineko igerilekuan.
14:30 h Bazkaltzeko atsedenaldia.
16:30 h Goizeko jarduera berberak, igerilekuetan, zelaietan, tenis pistan, sarrerako agoran eta saskibaloi jokalekuan, 19:15ak arte..
16:45 h Txotxongiloak: ‘Beti lagun’ (3 – 7 urte bitartekoentzat gomendatua), udako buffet-plazan.
17:45 h ‘Pistacho y Cebolleta en el Lejano Oeste’, Estadion barrena.
18:30 h Askariaren banaketa1, Ikasketa 2. Gelan, 19:30ak arte.
19:30 h Diskofesta: ‘Dantzatzeko prest’ arituko da saskibaloi jokalekuan.
20:45 h Jaiaren bukaera.
Askaria, etortzen diren 13 urte baino gutxiagokoei emango zaie, ez beste inori. Baldintza horiek betetzen ez badituzu, mesedez, ez jarri ilaran. Zure abonatuaren txartela erakutsi behar duzu. Glutenik gabeko askaria behar baduzu, eskatu guri.