Estadio online | ES | EUS
Menu

Sport & English 2022

Sport & English 2022
Uda honetan, berriz ere izango dugu Sport & English jarduera, 8 - 12 urte bitarteko neska-mutikoek ingelesa ikasiz kirola egin dezaten: 3 orduz kirola ingelesez, eta ordubetez ingelesa, ikasitakoa finkatzeko, hamaiketakoa barne

2010tik 2014ra bitartean jaiotakoentzat, eta jarduera fisikoko eta ingeleseko titulua duten begiraleen talde batek zuzenduta. Haurrak jolasean eta kirolean arituko dira, ingelesean murgildurik. Hainbat kirol probatuko dituzte (baita cricketa ere!), ingelesez ikasiko dute, eta, hamaiketakoarekin, elikadura ohitura osasungarriak hartuko dituzte. Ikastaroak dinamika hau izango du: eskola, bi kirol saio, hamaiketakoa, denbora librea, kirol jokoen edo joko alternatiboen saioa, eta (eguraldia lagun izanez gero) igerilekua.

Hainbat kiroletan arituko dira (badmintona, igeriketa, futbola, saskibaloia, beisbola, atletismoa, cricketa, orientazioa…), eta hainbat jolas egingo dituzte, ingeleseko gramatika eta hiztegia ikasiz. Kirolak eta jolasak behar bezala egiteko jarraibideak how to do it properly ingelesez jasoko dituzte. Hainbat aditz forma praktikatuko dituzte (passive, present perfect, present continuous, past tens, future…), eta toki preposizioak (prepositions of place). Arauak ezagutuko dituzte (rules), eta beren heroiak ere (sporting heroes). Eta, aste bakoitzaren bukaeran, musikarekin dibertituko dira (the music of sport) eta ikasitako guztia errepasatuko dute (sports quiz).

Astegunetan, 9:00etik 14:00era bitarteko ordutegietan, asteko 8 txanda antolatu ditugu:

- Ekainaren 20tik (astelehena) 24ra (ostirala)
- Ekainaren 27tik (astelehena) uztailaren 1era (ostirala)
- Uztailaren 4tik (astelehena) 8ra (ostirala)
- Uztailaren 11tik (astelehena) 15era (ostirala)
- Uztailaren 18tik (astelehena) 22ra (ostirala)
- Uztailaren 26tik (asteartea) 29ra (ostirala)
- Abuztuaren 1etik (astelehena) 4ra (osteguna)
- Abuztuaren 1etik (astelehena) irailaren 2ra (ostirala)

Hamaiketakoen osaera


Jantoki-zerbitzua (Menuak)



Asteko txanda bakoitzaren zenbatekoa 96 eurokoa da 4 eguneko txandetarako eta 120 eurokoa 5 egunekoetarako (hamaiketako osasungarria barne, indarrak berritzearren, eta haurrei gogoraraztearren garrantzitsua dela ondo jatea eta atseden hartzea, jolastea eta kirola egitea). Jantokiko zerbitzuaren aukera (60 edo 48 € asteko txandaren arabera) 15:30 arte.

Hamaiketakoen osaera:
- Astelehena: Urdaiazpiko serrano pintxoa + sagar zati txikitua
- Asteartea: Erdi urdaiazpiko serrana eta gazta + platanoa
- Asteazkena: Indioilar egosi bularreko pintxoa + yogurt edalontzia
- Osteguna: 1/2 hegaluze eta maionesa ogitartekoa + sasoiko fruta nahasketa
- Ostirala: Pizza xerra eta izozkia

Hemen duzu zure seme edo alabaren aldez aurreko izen-ematea egiteko informazioa. Zozketa egindakoan, haren izen-ematea gauzatu ahal izango duzu.

Sport & English eta Kirola Euskaraz jardueren bideoa ikus dezakezu.

Kirola egiteko beste modu bat da, edo ingelesa ikasteko beste modu bat.
If you want to have fun playing sports and learning English, join us!