Estadio online | ES | EUS
Menu

Jolastu familiartean Jolastokian

Jolastu familiartean Jolastokian
Zatoz Jolastokira larunbat arratsaldeetan. Leku bat eta une bat ezin egokiagoak seme-alabekin olgatzeko eta ondo pasatzeko

Zatoz Jolastokira larunbat arratsaldeetan. Leku bat eta une bat ezin egokiagoak seme-alabekin olgatzeko eta ondo pasatzeko. Jaitsi ezazu Jolastokiaren Familiartean jolastenen flyerra.
- Ekainaren programazioa
- Maiatzaren programazioa


Jolasa ezinbestekoa da pertsona modura garatzeko, bizitzako lehenengo etapetan bereziki; haren bidez motrizitatea garatu ahal da, gaitasunak eta trebetasunak lortzeko. Jolastea esperientziarekin ikasten den ohitura bat da, baina guraso guztiok ez dugu gaitasun berdina neskato nahiz mutiko batekin jolasteko, ezta sormen berdina ere.

Helburu horrekin sortu genuen Jolastokia eta bereziki astelehen, ostegun eta larunbat arratsaldeetako saioa; izan ere, eskaintzen duen lekua ez da bakarrik neska-mutilentzat, familia osoarentzat ere bai baino, famili horrek batzuetan, jolasteko eta jostailuarekin eta psikomotrizitatearekin ondo pasatzeko uneak eta tokiak aurkitzen ez dituenean. Larunbatetan 17:00etatik 20:00etara “Familia-jolasa"k urte bat eta 8 urte bitarteko umeei eta berorien gurasoei elkarrekin jolastuaz batera ondo pasatzeko aukera ematen die, eta hoti, leku ezin egokiago batean (Jolastokiko arduraduna bertan dela eta horren laguntzarekin).

Familiarteko saio horietan Jolastokiak den delako egunerako egitarauan adierazten den jarduera egingo du, eta umeei deituko zaie gurasoekin parte hartzera, euren esku egongo delarik parte hartzea edo ez.

Txanda berezi horretan, urtean zehar familian egiteko unean uneko askotariko jarduerak egoten dira. Haietan parte hartu dezakete nahi duten umeek eta familiek. Hilero berritzen dugu egitaraua, zein aurkitu ahal baituzu Estadioren zenbait lekutan, Jolastokian eta fundacionestadio.com web-orrian.
Ume bakoitza bi neba- edo anaia-arrebarekin etorri daiteke “Familia-jolasa” saio bakoitzera, familia-tasa bakarra ordainduta: 3€, doan delarik Jolastokian olgatzea urteko abonua zein hiruhilekokoa ordainduta duten umeentzat.

Informazio gehiago nahi baduzu, zoaz Jolastokira ohiko ordutegian, ostiraleran 17:30 eta 20:30 bitartean eta larunbat, igande, jaiegunetan eta zubietan 11:00 eta 14:00 bitartean, eta larunbat arratsaldeetan, 17:00 eta 20:00 bitartean.

Orain baita “ JOSTAILUAK EROSTEKO AHOLKUAK” ere. Zerbitzu hori ematen da “nik zuri”, aurrez aurre, Jolastokian, zerbitzuaren ardura daramaten monitoreek lagunduta eta aholkatuta eta gurasoen esku ipintzen ditugun “Aiju” deritzen giden bitartez. Sartu hemen, jakiteko jostailu batek bete behar dituen eskakizunak eta + info nahi baduzu, sartu zaitez hemen: www.guiadeljuguete.com

Jostailu-bilketari buruzko info.

Jolasa balio seguru