Zure semea edo alaba abonatua bada, 5 eta 15 urte bitartekoa bada, Estadion ospatu dezakezu haren urtebetetze-jaia, beraren adiskideak abonatuak izan ez arren. *5 urte baino gutxiago baditu, kontsultatu Harrera-gunean
Zure semea edo alaba abonatua bada, 5 eta 15 urte bitartekoa bada, Estadion ospatu dezakezu haren urtebetetze-jaia, beraren adiskideak abonatuak izan ez arren (5 urte baino gutxiago baditu, kontsultatu Harrera-gunean).
Urritik maiatzera arte, ostiral arratsaldeetan, ospatzen ditugu (jaiegunak edo zubiak izan ezik), aldez aurretik Harrera-gunean edo 945 131 345 telefonoan hitzartuta, gutxienez ospakizuna egin baino astebete lehenago. Egun horietatik kanpo, gonbidatutako pertsona guztiek abonatuak beharko dute izan, edo eguneko sarrera atera.
Ospakizuna 17:45ean hasten da. Askari eder batekin hasten gara (urtebetetze aretoa – Gazte eraikina) eta kiroldegian jarraitzen dugu (trinkete eraikina) jolas-programa gidatu batekin.
Askaria honela dago osatuta: nocillazko sandwich erdia, bitariko sandwich erdia, gazta-urdaiazpikoetako pizzaren laurdena, askotariko snackak, litxarreria-poltsa, eta edateko, freskagarria edo ur minerala, edo multifruitu zukua.
Guztiaren prezioa 10.50 € pertsonako.
Nahiago baduzu, badugu junior menua: Nahiago baduzu, badugu junior menua: patata-arrautzopila (pintxoa), urdaiazpiko-mamitxoa, pizza (zatia), Kroketak (3 unit.), Pelotazoak-poltsa, Mini Oreo galletak edo antzekoak eta freskagarria edo ura. Prezioa guztira (jokoak eta askaria): 13 € pertsonako.
Gurasoentzako askari eder bat ere eskaini ahal dizugu.
Zuk ere laguntzea behar dugu:
- Estadion sartzeko, taldeka egin behar da, eta ez 17:30ean baino lehen.
- Urtebetetze aretoan hartuko ditugu neska-mutilak. Bi lekuen arteko tokialdatzea eta etengabeko gainbegiraketa urtebetetzea kontratatu duen pertsonaren ardura izango da.
- Kiroldegian jolasteko, kirol-oinetakoa, azpi garbiduna, erabili behar da. Bestela, oinutsik jolastuko da.
- Ospakizunera etorritako neska-mutilek ez dute baimenik erreserba bidez erabiltzen den beste ezein instalazio estalitan sartzeko.
- Ospakizuna baino egun bat lehenago jakinarazitako ume kopuruarena kobratuko da.
- Kontratatu duen pertsonaren ardura eta erantzukizuna da ospakizunaren garapena zaintzea; bereziki, instalazioak behar bezala erabili eta ondo tratatzeari dagokionez, bai eta beste pertsonekiko errespetuaz eta Estadioko arauak eta enplegatuen jarraibideak betetzeaz denaz bezainbatean.
- Informazio gehiago, Harrera-gunean, 945 131 345 telefonoan.
Ospakizunean ondo pasatzea opa dizuegu