Estadio online | ES | EUS
Menu

Zatoz itzulipurdiak egitera!

Zatoz itzulipurdiak egitera!
Jauzi eta salto eta orekak egin nahi badituzu, edo itzulipurdiak… egiten ikasi, dela koltxonetan, dela tranpolinetik nahiz ohe elastikoan, zatoz gimnasiora hile bakoitzaren hirugarren igandean.

Akrobaziak egiten ikasi nahi duzu? Bada, 6 eta 12 urte bitartean baduzu, geuk erakutsiko dizugu hile bakoitzeko hirugarren igandean —urritik eta maiatzera bitartean—, 11:00etatik 12:30etara, gimnasioan.

Jarduera haurrentzat da, ez beste inorentzat. Gurasook haurrak gimnasioan utzi behar dituzue, kirol jantzi eta oinetakoak jarrita, 11:00etan, eta 12:30ean jaso behar dituzue. Gu arduratuko gara.