Estadio online | ES | EUS
Menu

Hondartza boleibola, junior kategoria

Hondartza boleibola, junior kategoria
9–12 urte bitarte baldin badituzu eta ondo pasa nahi baduzu, eman izena hondartza boleiboleko ikastaroan.

9 - 12 urte baldin badituzu eta hondartza boleibolean aritzera animatzen bazara ekainaren 28tik uztailaren 2raino (10:00etan), eman izena harrera lekura etorrita, 945131345 telefonora deituta edo Estadio online webgunearen bidez, maiatzaren 17tik aurrera.

13 - 16 urtetik bitartekoa bazara, data horietan beretan eman dezakezu izena, astegunetan, 11:30ean.

Has zaitez udako kirol honetan, eta goza ezazu Estadioko hondartza boleiboleko jokaleku berria.