Gure kluben lankidetza teknikoarekin, emazkiezu zure seme-alabei kiroleko, entrenamenduko eta lehiaketako hastapenak. Bizitzarako eskola bat, gorputz heziketa on batekin hasten da.
Gure kluben lankidetza teknikoarekin, emazkiezu zure seme-alabei kiroleko, entrenamenduko eta lehiaketako hastapenak. Bizitzarako eskola bat, gorputz hezkuntza on batekin hasten da.
Estadiok eskola hauek ditu:
Saskibaloia: Estadion saskibaloia arnasten da; eta, nola ez, eskola bat behar genuen zure seme-alabek taxuz ikas eta goza dezaten.
Kirola: Kirola bizitza-eskola bat da, eta garrantzitsuak dira lehenengo pausoak. Eman itzazu gurekin!
Futbola + Balioak: Haurrak futbolari lotutako trebetasun tekniko eta kognitiboak hartuko ditu, kirolaren berezko balioak (elkartasuna, eskuzabaltasuna, konfiantza, enpatia...) metodologiaz indartzen dituen ingurune batean.
Gimnastika erritmikoa: Gimnasia Vitoria elkartearen eskutik, hain modalitate estetiko horrek, gimnastikak, eskaintzen dizkizun balioak ikasiko dituzu: errespetua, dibertsioa, diziplina... Horrek guztiak oso berezi egiten du kirol hori.
Karatea: Diberti zaitez, gorputzerako eta bururako guztiz osatua den borroka arte baten balioak ikasten dituzun bitartean.
Igeriketa: Judizmendi igeriketa klubarekin, uretan aise ibiltzeko eta dibertitzeko gaitasunak zureganatuko dituzu, eta zure bizitza osoan erabili ahalko duzu igeriketa. Argibideak: cnjudizmendi.com
Eusko pilota: Trinketean ikasiko du nola jokatzen den argentinar paletan, gomazko paletan, larruzko paletan... Zidorra Pilota Taldearen eskolan, hau da, Arabako pilota eskola hoberenean.
Tenisa: Lortu ezazu jokalekuan aise aritzeko oinarrizko kolpeak ondo-ondo egitea.
Triatloia: Igeri egiten baldin badakizu, eta lasterka egitea eta bizikletaz ibiltzea gogoko baduzu, proba ezazu triatloia. Ahalegina zeure neurrian egiten eta horretaz gozatzen irakatsiko dizugu.
Wushu-Kung Fu: Ikus ezazu (You Ch´ing ikastegiaren laguntzarekin) Txinako borroka-arteen bilduma, kung fu izenekoa. Haren irakaskuntzak gerra-etika, filosofia, estiloa eta bizi-ohitura osasungarriak transmititzen ditu.