Estadio online | ES | EUS
Menu

Zidorra Pilota Taldearen Eusko Pilotako Campusa

Zidorra Pilota Taldearen Eusko Pilotako Campusa
Zidorra Pilota Taldeak antolatutako Campus honen oinarri dira mugimendua, jokoa eta dibertsioa, eta eusko pilotaren hainbat modalitate elkartzen ditu: esku huskako pilota, frontenisa, pilotaren hastapenak eta zesta-punta.

6 – 12 urte bitarteko neska-mutilentzat da, eta trinketean eta pilotalekuan egingo da, lau eguneko txanda bakarrean, apirilaren 6tik 9ra, 9:30etik 13:30era. Hamaiketako osasungarria barne.

Abonatuentzako prezioa: 40 euro. Izen-ematea martxoaren 24tik (asteazkena) aurrera egingo da, toki guztiak bete arte, 657705983 telefonora whatsapp mezua bidalita. Mezu horretan adierazi beharreko datuak: izena, abizenak eta abonatu zenbakia.

Lekua badagoela egiaztatzen dugunean, berrespen mezuarekin erantzungo dugu. Mezu horretan, diru kopuru hori ordaintzeko kontu zenbakia agertuko da.