Estadio online | ES | EUS
Menu

Argazki Digitalen eta Mugikorrekoen Lehiaketa 2022

Argazki Digitalen eta Mugikorrekoen Lehiaketa 2022
Aski duzu argazki kamera digital bat edo telefono mugikorra, eta zaletasun pixka bat. Aurkez itzazu zure argazkiak epearen barruan, eta sari bikainak jaso ahalko dituzu.

Aurten, berriz ere, herritarren bozketaz ematen den 175 euroko sari berezira aurkezten direnek, ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean Estadio Fundazioaren Facebookeko orrira argazkiak igotzen badituzte (gehienez Estadioko bi argazki, hilean), gainera sari hauen zozketan sartuko dira: Estadiko urteko abonamenduak, denboraldiko jardueraren bateko hiru hilabeteko izen emateak, eta saltokietako opari bonuak, besteak beste.

Parte hartu nahi baduzu, irakur itzazu oinarriak eta ikus ezazu 16. edizioko bideoa; zalantzaren bat argitzen lagunduko dizu.

Kontsultatu gure TIP-ak



Estadioko Argazki Digitalen 27. Lehiaketaren oinarriak

1. Lehiaketa herrikoia da, eta Estadioren instalazioetan (aldageletan izan ezik) egin diren argazki digitalak aurkez daitezke, edozein gai hartuta.

2. Estadio Vital Fundazioaren 13 urtetik gorako abonatua zein Arabako Argazkilari Elkarteko bazkidea den edonork parte hartu ahal izango du.

3. Argazkiak estadio@fundacionestadio.com helbidera bidali beharko dira. Argazkiak identifikatu beharko dira datu hauekin: parte hartzailearen izena, abizena, telefonoa, adina, Estadio Fundazioaren edo Arabako Argazki Elkarteko bazkide zenbakia (bazkidea baldin balitz) eta argazkiaren izenburua.

4. Parte hartzaile bakoitzak gehienez argazki batekin har dezake parte.

5. estadio@fundacionestadio.com helbidera argazkiak bidaltzeko epea 2022ko irailaren 1etik 15era izango da.

6. Hiru sari emango dira -300 eurorena, 175 eurorena eta 125 eurorena- hiru argazki hoberenei; 125 euroren saria, klik dibertigarri hoberenari (une bitxiena, originalena, dibertigarriena... jasotzen duena); eta 125 euroren sari bat junior argazkirik hoberenari (13 eta 16 urte bitarteko gazteak).
Antolatzaileen eskubidea da sari bat edo batzuk eman gabe uztea.

7. Además podrá participar en el concurso online en el que se convoca un premio especial de 175 € y un curso de iniciación a la fotografía, por votación del público (a canjear durante 2022/23). Para participar en este premio deberá subirse a través del link alojado en la página de Fundación Estadio entre el 1 de junio y el 30 de Septiembre de 2022, hasta un máximo de dos fotografías en el Estadio al mes y participante. Cada fotografía se identificará nombrándola con su título y entrará, además, en un sorteo mensual de regalos (cuota anual a la Fundación, inscripción trimestral curso a elegir Temporada 2022/23 y bono regalo Fotoprix, intransferibles).

Parte hartu online lehiaketan!



8. El fallo del concurso lo emitirá el Jurado (compuesto por personas cualificadas designadas por la organización) y, para las fotos presentadas para el premio especial por votación del público, la votación popular en la página de Fundación Estadio Vital entre el 1 y el 10 de octubre de 2022. Los premios serán nominativos intransferibles.

9. Lehiaketako epaia fundacionestadio.com webgunean argitaratuko da, eta parte hartzaileei jakinaraziko zaie.

10. Estadio Vital Fundazioa izango da saritutako argazkien jabe, eta argazki horiek egoki deritzan eran erabili ahalko ditu (betiere, egilea aipatuz).

11. Aurkeztutako argazkietako batzuekin, erakusketa bat egingo da.

12. Antolatzaileen eskubidea da argazkiak deskalifikatu eta ez argitaratzea, baldin betekizun tekniko, arauemaile edo estetikoak betetzen ez badituzte, edo baldin ohoragarritasunaren kontra badoaz.

13. Lehiatzaileak, bere argazkia edo argazkiak aurkeztean, bermatzen du argitaratzeko baimena eman diotela hor ageri diren pertsonek, baita adingabeek ere.

14. Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar oinarriok onartzea.

Hauek izan dira Argazki Digitalen Lehiaketako eta Facebook sustapenetako saridunak, 26. edizioan.

Laguntzaile lanetan.
Kirolak Sociedad Fotográfica Alavesa