Estadio online | ES | EUS
Menu

Kirola euskaraz 2022

Kirola euskaraz 2022
Ondo pasatuko dute 5 - 8 urteko haurrek, euskaraz jolastuz eta kirola eginez, astegun goizetan, Estadion, hamaiketakoa barne

Uda honetan badator berriro Kirola Euskaraz, jolasa, kirola eta euskara batuta, helburutzat izanik haurren jolas aktiboa sustatu eta indartzea, eta euskaraz erlazionatu eta komunikatzeko duten gaitasuna garatzea, euskara gutxiago erabiltzen baitute oporretan.

Ekainean eta uztailean, 2014 - 2017 bitartean jaiotako neska-mutikoek jarduera piloa gozatu ahalko dute (orientazio jolasak, baloi jolasak, musika jolasak, atletismoa, herri kirolak, ginkanak...). Haurrak mugitzeko, dibertitzeko eta euren artean nahiz begiraleekin euskara erabiltzeko pentsatutako jarduerak dira.

Astegunetan, 9:00etik 14:00era bitarteko ordutegietan, asteko 8 txanda antolatu ditugu:

- Ekainaren 20tik (astelehena) 24ra (ostirala)
- Ekainaren 27tik (astelehena) uztailaren 1era (ostirala)
- Uztailaren 4tik (astelehena) 8ra (ostirala)
- Uztailaren 11tik (astelehena) 15era (ostirala)
- Uztailaren 18tik (astelehena) 22ra (ostirala)
- Uztailaren 26tik (asteartea) 29ra (ostirala)
- Abuztuaren 1etik (astelehena) 4ra (osteguna)
- Abuztuaren 1etik (astelehena) irailaren 2ra (ostirala)

Hamaiketakoen osaera


Jantoki-zerbitzua (Menuak)



Asteko txanda bakoitzaren zenbatekoa 96 eurokoa da 4 eguneko txandetarako eta 120 eurokoa 5 egunekoetarako (hamaiketako osasungarria barne, indarrak berritzearren, eta haurrei gogoraraztearren garrantzitsua dela ondo jatea eta atseden hartzea, jolastea eta kirola egitea). Jantokiko zerbitzuaren aukera (60 edo 48 € asteko txandaren arabera) 15:30 arte.



Hemen duzu zure seme edo alabaren aldez aurreko izen-ematea egiteko informazioa. Zozketa egindakoan, haren izen-ematea gauzatu ahal izango duzu.

Kirola Euskaraz eta Sport & English jardueren bideoa ikus dezakezu.