Estadio online | ES | EUS
Menu

Udako ostalaritza

Udako ostalaritza
Udan ere, Estadioko ostalaritza zerbitzuak segurtasun baldintza ezin hobeei eusten die. Kafetegia, jatetxea, igerilekuaren ondoko kioskoa, Estadio trena, vending zerbitzua... zuri dena errazteko, moduzko prezioetan.

Bazkaria edo askaria zeure kontura egiteko aukera ere beti hortxe duzu, kanpoaldeko piknik jantokietan; dena dela, zuri noiznahi gauzak errazteko asmoz, Estadion eskura duzu ostalaritza zerbitzu osoa.

Berotatik babestuta, hor duzu kafetegia zure gosarietarako, janaurrekoetarako, ogitarteko hotzetarako eta kafeetarako… 21:55 arte. Otorduetarako jatetxea, 13:00etatik 16:00etaraino. Biek hozte sistema dute, eta beharrezkoa duzu, baita eguraldi onarekin ere, oinetakoak eta janzki egokiak jarrita sartzea.

Buffeta, 13:00etatik 16:00etaraino, aire zabalean plater solteak edo anoak hartzeko formula bizkorra da; oilasko-erretegia eta ogitarteko saltokia, baldin nahi duzuna gure ogitarteko hotz nahiz bero egin berrietako bat bada, 13:00etatik 16:00etaraino.

Familia igerilekutik eta haur igerilekutik hurbil mokadutxoak hartzeko, hor duzu kioskoa; hantxe hartu ahal izango duzu janaurrekoa, edo erosi ahalko dituzu freskagarriak, zizka-mizkak eta izozkiak. Igerileku egunetan, irekita egongo da 12:30etik 20:00etaraino. Eta, azkenik, Estadio trena, 12:00etatik 20:00era irekita; hor aurkituko dituzu era guztietako freskagarriak, izozkiak, txutxeak, zizka-mizkak, opilak… eta Estadio osoan zehar banatutako vending makinak ondo hornituta daude ur mineralaz, freskagarriez, edari beroez eta zizka-mizkez eta picnih jantokiak.

Mesedez, udan, kontuan izan ezazu:
- Saihestu puntako orduak, bereziki bazkalorduan. Ez duzu itxaron beharko, eta hobeto artatuko zaitugu.
- Eskatu erabili eta botatzeko baxera, ostalaritza esparruetatik irteteko asmoa baldin baduzu. Kristalak arrisku larria dira, ebakiak eta istripuak eragin ditzakete.
- Erabili piknik jantokiak jateko, eta erabili zakarrontzi eta edukiontziak zure hondakinetarako. Belarretan janari hondarrak utziz gero, ingurunea zikinago izango dugu, eta intsektuak nahiz bestelako animaliak etorriko zaizkigu.
- Estadion ez diegu edari alkoholdunik saltzen edo ematen 18 urte baino gutxiagokoei, eta erretzea debekatuta dago aire zabalean ez bada.

... eta gogoan izan:
- Kafetegian, beti izan behar dira oinetakoak jantzita eta gorputz enborra estalita.
- Jatetxera arropa lehorrarekin sartu behar da. Ekainaren 1etik irailaren 30eraino, jatetxea abonatuentzat da soilik.

Estadioko ostalaritza zuri gauzak errazteko dago, eta arrazoizko prezioetan. Goza ezazu!