Estadio online | ES | EUS
Menu

Udako saio solteak

Udako saio solteak
Fundazioko abonatuentzako aukera malgua, kartara egina, egunero jarduera askoren artetik bat aukeratzeko bidea ematen dizuna, taldean jarduera horretan aritzeko. Saioko ordaintzen duzu soilik.

Ondo datorkizunean eta gogoa duzunean, egin erreserba Estadio Online webgunean (saioa hasi baino 6 - 0,5 ordu lehenago). Toki kopuru mugatua. Uztailaren 1etik 29ra izango dira, eta irailaren 7tik aurrera, Tanis eta Spinning aretoetan.

-les mills BODYBALANCE. Hobetu itzazu zeure malgutasuna, indarra eta oreka, yoga, tai-xi eta pilates jardueren onena konbinatuz. Saio solteetan, ahal eta nahi duzunean.
-les mills BODYPUMP. Musikaz lagunduta, taldean... zure giharrak tonifikatzeko modurik dibertigarriena eta eraginkorrena. Anima zaitez!
-les mills BODYSTEP. Mugimendu errazak eta musika ona, zure giharrak tonifikatu eta definitzeko, eta kaloriak erretzeko.
-les mills CORE. Entrenamendu funtzionala, azkarra eta zehatza. Core delakoa entrenatzeko modu iraultzailea. Indartu eta tonifikatu zeure gorputza, musika onarekin. Eguneroko bizitzarako indartsuago izaten lagunduko dizu!
SPINNING. Bizikleta estatikoan entrenatzea aspergarria zela uste baldin bazenuen, zatoz eta ikusiko duzu. Erritmoa markatzen duen musikarekin (eta Keiser Group sistemarekin) sasoian jartzeko modu eraginkor bat ezagutuko duzu. Nahitaezkoa da xukadera.



Ezagutzen duzu saio solteen bonu berria? Anima zaitez, planifika ezazu zure jarduna eta aprobetxa ezazu denbora saio solteekin!


Kontsulta ezazu gida