Estadio online | ES | EUS
Menu

Kirola euskaraz

Kirola euskaraz
Ondo pasatuko dute 5 - 8 urteko haurrek, euskaraz jolastuz eta kirola eginez, astegun goizetan, Estadion, hamaiketakoa barne

Uda honetan badator berriro Kirola Euskaraz, jolasa, kirola eta euskara batuta, helburutzat izanik haurren jolas aktiboa sustatu eta indartzea, eta euskaraz erlazionatu eta komunikatzeko duten gaitasuna garatzea, euskara gutxiago erabiltzen baitute oporretan.

Ekainean eta uztailean, 2013 - 2016 bitartean jaiotako neska-mutikoek jarduera piloa gozatu ahalko dute (orientazio jolasak, baloi jolasak, musika jolasak, atletismoa, herri kirolak, ginkanak...). Haurrak mugitzeko, dibertitzeko eta euren artean nahiz begiraleekin euskara erabiltzeko pentsatutako jarduerak dira.

Astegunetan, 9:15etik 13:45era bitarteko ordutegietan, asteko 6 txanda antolatu ditugu:
Ekainak 21-25, Ekainak 28 - uztailak 2, Uztailak 5-9, Uztailak 12-16, Uztailak 19-23, Uztailak 26-30

Asteko txanda bakoitzaren zenbatekoa 105 euro da (hamaiketako osasungarria barne, indarrak berritzearren, eta haurrei gogoraraztearren garrantzitsua dela ondo jatea eta atseden hartzea, jolastea eta kirola egitea).

Hamaiketakoen osaera:
- Astelehena: Urdaiazpiko serrano pintxoa + sagar zati txikitua
- Asteartea: Erdi urdaiazpiko serrana eta gazta + platanoa
- Asteazkena: Indioilar egosi bularreko pintxoa + yogurt edalontzia
- Osteguna: 1/2 hegaluze eta maionesa ogitartekoa + sasoiko fruta nahasketa
- Ostirala: Pizza xerra eta izozkia

Info orokorra


Programazioa



Kirola Euskaraz eta Sport & English jardueren bideoa ikus dezakezu.

Kontsulta ezazu gida