Estadio online | ES | EUS
Menu

Sport & English

Sport & English
Uda honetan, berriz ere izango dugu Sport & English jarduera, 8 - 12 urte bitarteko neska-mutikoek ingelesa ikasiz kirola egin dezaten: 3 orduz kirola ingelesez, eta ordubetez ingelesa, ikasitakoa finkatzeko, hamaiketakoa barne

2009tik 2013ra bitartean jaiotakoentzat, eta jarduera fisikoko eta ingeleseko titulua duten begiraleen talde batek zuzenduta. Haurrak jolasean eta kirolean arituko dira, ingelesean murgildurik. Hainbat kirol probatuko dituzte (baita cricketa ere!), ingelesez ikasiko dute, eta, hamaiketakoarekin, elikadura ohitura osasungarriak hartuko dituzte. Ikastaroak dinamika hau izango du: eskola, bi kirol saio, hamaiketakoa, denbora librea, kirol jokoen edo joko alternatiboen saioa, eta (eguraldia lagun izanez gero) igerilekua.

Hainbat kiroletan arituko dira (badmintona, igeriketa, futbola, saskibaloia, beisbola, atletismoa, cricketa, orientazioa…), eta hainbat jolas egingo dituzte, ingeleseko gramatika eta hiztegia ikasiz. Kirolak eta jolasak behar bezala egiteko jarraibideak how to do it properly ingelesez jasoko dituzte. Hainbat aditz forma praktikatuko dituzte (passive, present perfect, present continuous, past tens, future…), eta toki preposizioak (prepositions of place). Arauak ezagutuko dituzte (rules), eta beren heroiak ere (sporting heroes). Eta, aste bakoitzaren bukaeran, musikarekin dibertituko dira (the music of sport) eta ikasitako guztia errepasatuko dute (sports quiz).

Kirola egiteko beste modu bat da, edo ingelesa ikasteko beste modu bat.

If you want to have fun playing sports and learning English, join us!

Astegunetan, 9:00etatik 14:00etara bitarteko ordutegietan, asteko 6 txanda antolatu ditugu:
Ekainak 21-25 , Ekainak 28 - uztailak 2, Uztailak 5-9, Uztailak 12-16, Uztailak 19-23, Uztailak 26-30

Asteko txanda bakoitzaren zenbatekoa 115 euro da (hamaiketako osasungarria barne, indarrak berritzearren, eta haurrei gogoraraztearren garrantzitsua dela ondo jatea eta atseden hartzea, jolastea eta kirola egitea).

Hamaiketakoen osaera:
- Astelehena: Urdaiazpiko serrano pintxoa + sagar zati txikitua
- Asteartea: Erdi urdaiazpiko serrana eta gazta + platanoa
- Asteazkena: Indioilar egosi bularreko pintxoa + yogurt edalontzia
- Osteguna: 1/2 hegaluze eta maionesa ogitartekoa + sasoiko fruta nahasketa
- Ostirala: Pizza xerra eta izozkia

Informazioa eta programazioa



Sport & English eta Kirola Euskaraz jardueren bideoa ikus dezakezu.

Kontsulta ezazu gida