Estadio online | ES | EUS
Menu

Ason mendiak (Kantabria)

Ason mendiak (Kantabria)
Nahi baduzu mendizale izan, beste pertsona batzuekin ibili…, guk eskaintzen dizugu irteera horietan parte hartzeko aukera. Izan kontuan, egoera fisiko onean egon behar dela.

Aza/27: Montes de Ason (Cantabria

Ason Garaia mendigunea Collados del Asón Parke Naturalean dago. Paisaiaren ezaugarriak baso naturalak, belardiak eta abeltzaintzarako txabolak dira. Azken glaziazioan, glaziar handiek Asongo haranak zizelkatu zituzten, eta forma eta metaketa interesgarriak sortu zituzten, besteak beste, Iberiar Penintsula osoko morrenak, altuera txikiagoan. Iraganeko glaziar horien aztarnek Lurreko klimak iraganean izan dituen aldaketak erakusten dizkigute. Ibilbide integrala egingo dugu Ason mendigunean barrena, gailur enblematiko batzuetara igota, hala nola Porrakolinara (1434 m) eta Hogeira (1517 m).

Ason mendiguneak ez du zailtasun tekniko handirik. Nahiko kordal baxua da eta forma leunak ditu. Egunean zehar 600-700 metroko desnibela eta 16 km-ko ibilbidea metatuko ditugu.

Gutxienezko adina: 15 urtetik gorakoak
Irteera ordua: 7:00ean
Helduera ordua: 20:30ak
Izen-ematea: abonatuentzat, irteera baino 15 egun lehenagotik hasita (harrera lekuan, 945131345 telefonora deituta, edo Estadio Online webgunean); eta abonatugabeentzat, irteera baino 10 egun lehenagotik hasita (harrera lekuan, edo 945131345 telefonora deituta), irteeraren aurreko asteleheneraino edo toki guztiak bete arte. Ez da dirua itzuliko irteeraren astean, eta helmuga edo ibilbidea eguraldiaren gorabeheran egokitu ahalko dugu.
Taldeak: Gehienez 45 lagun, irteerako
Prezioa: 18 € Estadio Fundazioko abonatuentzat, eta 23 € abonatugabeentzat. Prezioan sartuta daude bide-erakusleak eta garraioa.

Deskarga itzazu aholku praktiko hauek (mendi irteera ondo prestatzen lagunduko dizute).



Hau da irteeren egutegia denboraldi honetan: