Estadio online | ES | EUS
Menu

Zer da

Estadio Vital Fundazioa kirolaren kultura eta jarduera fisikoaren praktika erregularra sustatzeko sortutako erakundea da, Vital Fundazioen barruan eratua (Vital Fundazioa, Sancho el Sabio Vital Fundazioa, Idiomas Vital Fundazioa eta Vital Banku Fundazioa ditu kide). Vitoria-Gasteizen dago, Cervantes ibilbidean, eta ‘Estadioa’ esaten zaio. Kirol-jarduerak, gizarte- eta kultura-jarduerak nahiz jolas-jarduerak sustatzea eta ahalbidetzea du helburu.

Estadio kiroldegia eta gizarte-gunea da, 40.000 m2 ditu eta instalazio eta zerbitzu ugari kirola eta jarduera fisikoa egiteko, hala nola, igerilekuak —estaliak eta desestaliak—, gimnasioak eta erabilera anitzeko aretoak, fitness, saunak eta lurrun-bainuak, masajea, ludoteka, boulderra, mahai-tenisa, pilotalekuak —estaliak eta desestaliak—, futbol 7ko zelaia, teniseko pistak —estaliak eta desestaliak—, squashekoak, padelekoak —estaliak eta desestaliak, saskibaloikoak, haur-jolasak… eta berdegune zabalak. Gainera, profesionalez osatutako lantalde bat eta askotariko jarduera-eskaintza bat, urte osoan jende mota orori kirola egiten laguntzeko asmoarekin.

Gaur egun Fundazioak hogei milatik gora abonatu ditu eta urtero ia milioi bat sartze erregistratzen du.

Ikus Vital Estadio Fundazioa bideoa