Estadio online | ES | EUS
Menu

Mendi martxak

Nahi baduzu mendizale izan, beste pertsona batzuekin ibili…, guk eskaintzen dizugu irteera horietan parte hartzeko aukera. nahitaezkoa dela sasoi onean izatea.

7:00etatik 20:30era egiten dira, salbu eapirileko (8:00etan) irteeretan.

Parte hartzeko adin txikiena 15 urte da, eta prezioan sartuta daude bide-erakusleak eta garraioa. Elurretako Erraketak, Iraupen Eskia eta Neguko Teknikak jardueretan, prezioan ez dago sartuta erraketen, makilen, kaskoaren, pioletaren, kranpoien eta eskien alokairua. Ekainaren 24tik (larunbata) 25era (igandea) bitarteko irteeran, prezioan sartuta daude, gainera, ostatua eta mantenu erdia. Eta uztailaren 3tik 8ra bitartekoan, gutxi gorabeherako prezioan sartuta daude garraioa, bide-erakusleak eta mantenu osoko ostatua. Kasu horietan, bere garaian doituko da prezioa, parte hartzaile kopuruaren arabera.

Izen-ematea: abonatuentzat, irteera baino 15 egun lehenagotik hasita (harrera lekuan, 945131345 telefonora deituta, edo Estadio Online webgunean); eta abonatugabeentzat, irteera baino 10 egun lehenagotik hasita (harrera lekuan, edo 945131345 telefonora deituta), irteeraren aurreko asteleheneraino edo toki guztiak bete arte. Ez da dirua itzuliko irteeraren astean, eta helmuga edo ibilbidea eguraldiaren gorabeheran egokitu ahalko dugu.



Deskarga itzazu aholku praktiko hauek (mendi irteera ondo prestatzen lagunduko dizute).

Hau da irteeren egutegia denboraldi honetan:
DataTokia Abonatua Abonatugabea
Urriak 1, larunbataSan Miguel tontorra / Moncayo (Zaragoza - Soria)26 €32 €
Urriak 29, larunbataDonemiliaga eta Trigaza (Burgos – Errioxa)20 €25 €
Azaroak 26Arangoiti tontorra (Nafarroa Garaia)26 €32 €
Urtarrilak 28, larunbataEzkarai (Errioxa) -Neguko tekniketako formakuntza: elurretan norbera gelditzea eta aurrera egitea50 €65 €
Otsailak 25, larunbata Abodi mendilerroa (Nafarroa Garaia) (4) -Iraupen eskia - Cancelada26 €32 €
Martxoak 25, larunbataSomport (Frantzia) -Elurretako erraketak26 €32 €
Apirilak 22, larunbataZalama (Bizkaia) 20 €25 €
Maiatzak 27, larunbataPeña Oroel (Huesca) 26 €32 €
Ekainak 24-25 (larunbat-igandeak)GR-11 Pirinioak: 1. etapa: Higer lurmuturra – Bera. Eta 2. etapa: Bera - Elizondo 130 €160 €
Uztailak 3-8GR-11 Pirinioak (Elizondo - Zuriza: 3. etapatik 8.era) 650€