Estadio online | ES | EUS
Menu

Denboraldi egitaraua

Jarri mugimendua zure egunean

Garai zailetan, oso beharrezkoa da orekatuta egotea, gorputzez, buruz eta emozioz. Gorputza mugitzea, burua zaintzearren, aire zabalean eta gizarte ingurune motibagarri batean, eta ahal bezain maiz, gero eta beharrezkoagoa da.

Hemen doakizu 2022/2023 denboraldiko jardueren programa, «Jarri mugimendua zure egunean». Asmo hau du: zuri erraztasunak ematea, Estadioren ingurune atseginean zuri egokitzen zaizun jarduera aurkitu dezazun.

Badakizu: kontua ez da mugitzeko eginda gaudela eta ez mugitzeak kalte egiten digula; mugimendua gure genetikaren parte da, eta nahiz eta bizitza modernoaren «aurrerapenak» gu digitalizatzen tematzen diren eta, gu engainatuz, egunerokotasuna erosoago egiten diguten, gure gorputzak eta, batez ere, gure buruak mugitu beharra dauka, atseginagatik eta, ahal dela, lagunartean eta aire zabalean. Hori beti aurkituko duzu Estadion.

Aurkitu itzazu mota guztietako jarduerak, aisialdi aktiboan inspiratuak eta guztientzat pentsatuak. Fundazioko talde osoaren savoir-faire delakoaren emaitza dira. Lagunartean jarduera erregular eta progresiboa egin nahi baduzu, izugarri gustatuko zaizu gure ikastaroetako edozein. Noizean behin eta jende desberdinarekin saio baten kapritxoa ematea nahiago baduzu, ez galdu saio solteen eskaintza. Zure txikiek beren kirol hastapenean esperientzia paregabea izatea nahi baduzu, gure jakintza eta esperientzia saio bakoitzean transmititzen dira.

2022/2023 denboraldi on!


Badakizu, zailena mantentzea dela. —gure ariketak egiten hasten diren pertsonen % 25ek aste baten buruan uzten du, eta % 50 baino gehiagok 6 hileren buruan. Hona hemen gure aholkuak kirola jarraitutasunez egiteko: hautatu hurbil duzun instalazio bat, ordutegi eta iraupen egokiak, jarduera dibertigarria, konpainia onean, ezarri itzazu helburu errealistak; aldatu jardueraz edo ibilbidez; egin entrenamenduak; bilatu zeure bikotekidearen edo familiaren laguntza, eta jaso idatziz edo saritu zeure arrakastak.