Estadio online | ES | EUS
Menu

Gravel

Nahi al duzu txirrindularitza modalitate berri honetan hasi, eta zu bezalako zaleekin Gasteiz inguruan eta urrutixeago dauden ibilbideak ezagutzen ibili? Behar duzuna: sasoi on samarra, eta legarreko bizikleta.

Legarreko txirrindularitza (ingelesez, «gravel cycling») gorantz dator mundu osoan. Errepidekoaren antzeko bizikleta mota bat erabiltzen da, pista, bide eta bidezidor errazei aurre egiteko prestatua. Alderik bistakoena da gurpil azal zabalagoak (32 eta 55 mm artekoak) dituela, tako txikiz hornituta, lur irristakorrari errazago heltzeko. Mendiko bizikletaren eta errepidekoaren arteko nahasketa bat dela esatea oso motz geratzea litzateke; izan ere, aukera ederra ematen digu Araban ugariak diren eta diziplina honetarako ezin hobeak diren ehunka kilometroez modu seguruan eta entretenigarrian gozatzeko.

Probatzen baduzu, guztiz maiteminduko zara askotariko indar eta trebetasun mailatarako egokia den diziplina horrekin.

La bicicleta recomendada para estas salidas será siempre una bicicleta gravel. Aun así, se permitirá el uso de bicicletas MTB, aunque este tipo de bicicleta no sea el ideal para el recorrido y actividad propuesta.

Legarreko txirrindularitzako irteerei buruzko informazio orokorra



Gutxieneko adina: 15 urte.
Irteera ordua: 9:00.
Itzulera ordua (gutxi gorabehera): 13:00 gutxi gorabehera (aldaketa handiak eragin ditzakete eguraldiak, matxura mekanikoek eta abarrek). Ekainaren 3ko irteeran, 14:00etan izango da itzulera, eta Ekainaren 24ko irteeran, Argoten geratuko da bazkaltzera (17:00etan, gutxi gorabehera).
Izen-ematea: abonatuentzat, irteera baino 15 egun lehenagotik hasita (harrera lekuan, 945131345 telefonora deituta, edo Estadio online webgunean); eta abonatugabeentzat, irteera baino 10 egun lehenagotik hasita (harrera lekuan, edo 945131345 telefonora deituta), irteeraren aurreko asteleheneraino edo toki guztiak bete arte. Ez da dirua itzuliko irteeraren astean, eta helmuga edo ibilbidea eguraldiaren gorabeheran egokitu ahalko dugu.
Prezioa: 12 € Estadio Fundazioko abonatuentzat, eta 15 € abonatugabeentzat.
Prezioan sartuta daude laguntzeko ibilgailua eta hamaiketako arina.

Irteeren egutegia:
FechaLugar km/desnivel Abonado No abonado
17/SepLas Balsas - Estíbaliz 51 k / 580 m12€15 €
1/Oct Nanclares 49 k / 350 m12 €15€
5/NovMontevite-Tuyo55 k / 530 m12 €15 €
4/MarEstíbaliz-Armentia 44 k / 360 m12 €15 €
1/AbrLautada51 k / 580 m12 €15 €
6/MayPerimetral pantano 56 k / 290 m12 €15 €
3/Jun Kuartango (hora regreso 14 h aprox.)78 k / 810 m12 €15 €
24/JunTreviño (hora regreso 17 h aprox./Comida en Argote)100 k / 1200 m12 €15 €