Estadio Vital Fundazioa kultura arloko erakunde pribatu gisa eratu du Vital Banku Fundazioak, kirol-jarduerak, jarduera soziokulturalak eta jolaserakoak sustatzea eta ahalbidetzea xede, eta horretarako, Vital Banku Fundazioak berak Gasteizen, Cervantes ibilbidean, dauzkan esparrua eta lokalak baliatu ditu.
Horrenbestez, Vital Estadio Fundazioaren eginkizuna da, beraren jardun-esparruan garatzen diren kirolak irakasteko eta praktikatzeko bitartekoak ipintzea, instalazioak egokiro mantentzen saiatuz eta beraren helburu soziokulturalarekin zerikusia izan dezaketen jardueren kudeaketa eginez.
Funtzionamendua eta instalazioen erabilera arautzeko, bai halaber, abonatuen eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak araupetzeko, arau batzuk behar dira, nahitaez bete beharrekoak izan behar dutelarik. Arau horiek Estatutu, Arautegi eta Arau Osagarri hauetan jasotzen dira.