Estadio Vital Fundazioak bere ESTADIO aldizkariaren lau zenbaki argitaratzen ditu urtero —martxoa, ekaina, iraila eta abendua—, eta doan eta garaiz banatzen du abonatuen etxeetara, baita hura jaso nahi duten guztiei ere.
Bere informazio-eginkizuna —Estadioko albisteak eta berriak, informazio praktikoa, kirolariak, kirol-taldeak…— ahaztu barik, ESTADIOren asmoa kirolak gure garaiko gizartean eta kulturan duen balio garrantzitsua nabarmentzea da.
Bertsio elektronikoan ere eskuratu ahal da; bertan jasotzen dira pertsonaia eta erakunde interesgarriei egindako elkarrizketak, edo aztertzen ditu gaurkotasuneko gaiak, erakusten ditu aisia librerako mugimendu-alternatiba berriak, nahiz kultur berritasunak aurkezten ditu, ezagutza hedatzen…, horretan guztian elementu erkide bat dagoela: kirola, dituen kultur balioa eta gizarte-indar itzela eta guzti.
Lagundu nahi baduzu, kirolari buruzko informazio interesgarria emanez, gero argitaratua izateko, edo harpidetu, orduan testu laburtxo bat idatzi besterik ez duzu egin behar
ESTADIOra, zeure izen-deiturak, helbidea eta telefonoa ere erantsita.
Etxean postaz jaso nahi baduzu —edo jasotzeari utzi—, edo aldizkariaren online bertsiorako sarbidea ere eskuratu eta eduki berriak daudela jakinarazi diezazugun, igorri iezaguzu mezu bat
ESTADIOra.