Estadio online | ES | EUS
Menu

Gobernu organoa: Patronatua

Patronatua da Fundazioaren aginte, administrazio eta ordezkaritza organo gorena. Patronatuari dagokio fundazio-helburuak betetzea, eta arduraz administratzea Fundazioaren ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak, horien errendimendua eta erabilgarritasunari eutsiz.

Patronatua subiranoa da bere eginkizuna betetzean, Babesletzak aplikagarria den araudiak ematen dizkion ahalmenak egikaritzearen kalterik gabe, eta Fundazioaren borondatea ordezkatzen du eta fundazio-helburuak gauzatu eta betetzeko beharrezkoak diren ahalmen eta eskumen guztiak egikarituko ditu, Estatutu hauetan eta ordenamendu juridikoan xedatutakoaren arabera.

Fundazioaren helburuak hobeto garatu daitezen, Patronatuak egoki irizten dien beste batzorde eskuordetu edo betearazle eratu ditzake, eta kasu bakoitzean erabakiko du zein ahalmen ematen dien. Era berean, askatasunez aukeratzen duen edo dituen pertsona edo pertsonen aldeko ahalordeak eman ditzake eta kasu bakoitzean erabakitzen dituen ahalmenak izango dituzte.

Hauek osatzen dute Patronatua:
Presidentea: Jon Urresti García
Presidenteordea: Raposo Bande, Fernando
Batzordekideak: Abarca Cañadas, José Antonio
Arbaiza Beitia, Mónika
Eguren Zendoia, Koldo
Esteban Sánchez, Joaquín
García Ozaeta, Ernesto
Gómez de Arteche Ezquerra, Miguel Ángel
Iborra Hernández, Piedad
Miranda Serrano, Iker
Morán Santos, María Camino
Ortiz de Urbina Díaz, Esteban
García Ozaeta, Ernesto
Recio Álvarez, Iñigo
Roth Azcárraga, Alberto
Uriarte Gonzalo-Bilbao, Adelina
Patronatuak Batzorde Betearazle bat eratuko du bere barnean, bost (5) kidez osatua.
Batzorde Betearazlearen eskumenak, edozein kasutan, aplikagarria den araudiari doituko zaizkio eta kudeaketa arrunteko egintzetara zabalduko dira eta Babesletzaren baimena behar ez duten haietara ere bai. Lege muga horiek betez gero, Patronatuak Batzorde Betearazlean eskuordetu ditzake eskuordetzeko modukoak diren ahalmen guztiak.

Batzorde betearazlearen erregelamendua


Patronatuaren erregelamendua


2020ko urteko kontuen Memoria