Estadio online | ES | EUS
Menu

Bidezidor kirola

Duela urte batzuez geroztik, irailetik ekainera bitartean, goizeko irteerak antolatzen ditugu bidezidor kirolaz gozatzeko. Bi aditu ditugu gidari, Ibai Rico eta Unai García, eta 8:30etan abiatzen gara autobusez, aire zabalean ariketa pixka bat egiteko, konpainia onean, eta gure ingurunearen joritasun itzela ezagutzeko. Zeinahi adin eta egoera fisikotarako jarduera bat da. Atal honetan aurkituko dituzu gure ibilbideen azalpenak eta irteeren argazkiak ere ikusi ahalko dituzu.

Berezko bidezidorrak oinezkoentzako bide sare bat dira, hainbat bide, bidexka, abelbide eta basabide egokiro seinaleztaturekin lotuz eratutako sare bat. Errepideetatik ez igarotzea da helburua, eta elkarrengandik urruti dauden kulturak, eskualdeak eta herrialdeak lotzen dituzte ehunka —edo are milaka— kilometroan zehar. Antzinako kultura- eta merkataritza-bideen ondorengoak dira, eta bidezidorzaleari naturaren plazera eta toki bakoitzaren historia eta ohiturak aurkitzen laguntzeko daude diseinatuta.

Bidezidor kiroleko irteeretan oinez eta presa barik ibiliko gara; haietan naturaz eta Arabako antzinako bide, bidezidor eta abelbideez gozatuko dugu, eta sumatu ere ezin ditzakegun inguruak eta historia zein istorioak aurkituko.
Aukeratzen ditugun ibilbideak izaten dira edo oso ibilaldi luzeak egiteko bidezidorrak edo, bestela, Arabako bidezidorrak, ibilaldi laburragoak egiteko, edota batzuetan, ibilbide ezezagunak, balizatu gabe eta leunak, herri gordeak lotzen dituztenak. Ibilbidean inguruneko monumentuak, aurriak nahiz inguru interesgarriak begietsi ahalko ditugu. Irteera bakoitzak bere ukitu berezia du.

Hala, bada, «abentura handietan» sartu gabe ibiltzea gustatzen bazaizu, aldi berean naturaz gozatuz, paisaia ikusiz eta ibilaldiak eskaintzen dizuna ezagutuz…, bidezidor kirolaren zale amorratua egingo zara.

"Arabako bideetan zehar" irteera-egitarauak El Correoren eta Radio Vitoriaren laguntza du.

Izen-ematea (15 urtetik gorakoak): para personas abonadas desde 15 días antes de la salida (en Recepción, 945 131 345 o Estadio online), y para no abonadas desde 10 días antes (en Recepción o 945 131 345), hasta el lunes anterior a la salida o agotar las plazas. Ez da dirua itzuliko irteeraren astean, eta helmuga edo ibilbidea eguraldiaren gorabeheran egokitu ahalko dugu.

Iraileko, abenduko, urtarrileko eta otsaileko irteerak, 9:30etik 13:30era izango dira, eta parte hartzeko gutxienez 12 urte izan beharko dira. Maiatzaren 8an egingo den Bidezidor Kirola Familian programako irteera, berriz, 9:30etik 13:30era izango da, Estadioko sarreran abiatuko da, eta parte hartzeko gutxienez 8 urte izan beharko dira.

Montes Solidarios elkartearen lankidetzarekin, irteera guztiak egokituak eta barneratzaileak dira (barra, edo aulki gurpilduna). Behar baduzu, esaguzu.



Denboraldi honetako irteeren egutegia ondorengo hau da:











DataTokia Abonatua Abonatugabea
Irailak 11, larunbataArkaiate – Mendiolako mendiak – Arkaiate (Araba) - Hurbileko bidezidor kirola (TUVISA, 6. linea)6 €8 €
Urriak 16, larunbataSanta Teodosia – Antoñana (Araba)14 €19 €
Azaroak 13, larunbataBarriaga de Losa – Bóveda (GR282, Burgos – Araba)14 €19 €
Abenduak 18, larunbataDura – Dura (Araba) - Hurbileko bidezidor kirola (TUVISA, 3. linea)6 €8 €
Urtarrilak 15, larunbataAbetxuku – Gorbeia dendagunea (Araba) – Hurbileko bidezidor kirola (TUVISA, 5. linea) 6 €8 €
Otsailak 12, larunbataAriñiz – Ariñiz (Araba) – Hurbileko bidezidor kirola (TUVISA, 5. linea)6 €8 €
Martxoak 12, larunbataPipaón – Urizaharra (Araba) 14 €19 €
Apirilak 9, larunbataUrkiola – Otxandio (GR38, Bizkaia) 14 €19 €
Maiatzak 14, larunbataBidezidor Kirola Familian: Estadio – Gasteizko mendiak – Estadio (Araba)6/5 €8/7 €

Kontsulta ezazu gida