Erraza da Estadio Vital Fundazioaren abonatzea; nahikoa da alta-eskabidea beteta ekartzea eta, berorrekin batera, NAN edo familia-liburua erakustea eta argazki bat ekartzea.
Lehenengo bider, sarrera-kuota eta urteko kuotatik dagokizun zatikia zordunduko ditugu zeuk adierazten diguzun kontuan. Fundazioko abonatua izaten jarraitzeko, urteko kuota ordaindu behar duzu urte bakoitzeko urtarrilean.
Abonatua bazara eta seme-alabaren bat abonatu egin nahi baduzu, orduan, umearen alta berak 3 urte betetzen dituenean formalizatzen baduzu, ez duzu sarrera-kuotarik ordaindu beharko — haren urteko kuota ordainduko duzu 3 urte betetzen dituen hiletik aurrera—.