Estadio online | ES | EUS
Menu

Ostalaritza

Ostalaritza-zerbitzua
Estadiok badu ostalaritza-zerbitzua, denetarik duena; urte osoan dago zabalik, kirol- eta gizarte-ikuspegitik antolatuta eta jende kirolzale eta osasunaz, aisiaz eta ekonomiaz kontzientziatu baten beharrizanei egokituta. Gainera, WiFi gunean.

Kafetegia
Kafetegian egunero aurkituko duzu eskaintza ugaria plater konbinatutan eta ogitartekotan, arinak eta osasungarriak, eguerdiko ihesaldi horietarako, eta gainera, gosariak, aperitiboak, kafea, pintxoak, askariak, freskagarriak…

Jatetxe-zerbitzua
Zure eguneroko otorduetarako, laneko otorduetarako edo familia ospakizunetarako, hemen duzu abagune guztietarako menuen eta kartaren aukera handi bat, edukiera handiko jantoki batean. Erreserbetarako telefonoa: 945130673.

Kontuan izan: jatetxean jan nahi baduzu abonatuak ez diren pertsonekin, urriaren 1etik maiatzaren 31raino erreserba egin behar duzu, 945130673 telefonora gutxienez 24 ordu lehenago deituta; edota 48 ordu lehenago, erreserba iganderako baldin bada. Denboraldi horretatik kanpora, edo aurrez erreserbatu gabe, mahaikide guztiek izan beharko dute abonatuak, edo eguneko sarrera erosi.

Urtebetetze-jaiak
Fundazioko abonatua bazara eta urtebetetze-jai desberdin bat ospatu nahi baduzu, urriaren 1a eta maiatzaren 30a bitarteko ostiralen batean, egizu Estadion, nahiz eta zure adiskideak abonatuak ez izan… Geu arduratuko gara jolas daitezen eta askaria jan dezaten.
Erreserbak, Harrera-gunean edo 945131345 telefonoan.

Eta udan
Gainera, terraza-zerbitzua, self-service eta kioskoa —haur- eta familia-igerilekuen alboan—.

Estadioren ostalaritza zuri gauzak errazago eta zentzuzko prezioetan egiteko dago. Baliatu eta goza ezazu.

Gogoan izan: ostalaritzako guneetara (kafetegia, jatetxea, udako buffeta...) debekatuta dago norberaren janari edo edaria ekartzea.